Idatzia izan aitzin, euskara ahozko literatura aberats baten oinarri izan
da, bereziki bertsularitzaren bidetik.
Ohitura hau beste eskualde batzutan ere bazen. Baina Euskal
Herrian harrigarriko garapena hartu du ostatuetan, sagardotegietan eta
lagunarte tokietan.
XX. mende hastapenean, bertsularitzak aldaketa handiak ezagutu ditu.
Lehenik, mintzamoldea hobetu zen araudia errespetatuz. Gero, gizarteko
ikusgarri bilakatu zen, antzokietan ere sartuz. Txapelketeei esker,
bertsulari ospetsuen eraginez, eskoletan irakatsia delakotz,
bertsularitza goi-mailara igan da eta sekulako arraskasta badu.
Bertsularitza ezagutarazi nahi genizueke hemen, batez ere
Iparraldean, saihetsean atxemanen dituzuen bost bertsularien
lekukotasunetan bermatuz.
Elkarrizketak eta erreportaiak
Data: 2011-09-12 | Iturria: http://www.vimeo.com
|
|
2011ko Donostiako Zinemaldian aurkeztua izan den Asier Altunaren Bertsolari filmaren trailerra.
|
 |
|
Data: 2009-08-24 | Hizkuntza: Euskara | Iturria: www.eke.org
|
|
Joana Itzaina, Itsasun sortua 1981ean, ortofonista da Izpuran eta Kanbon bizi. "Bertsolarien Lagunak" elkarteko bazkide izaiteaz gain, Garaziko helduen bertso eskolako kidea ... |
 |
|
Data: 2009-03-24 | Hizkuntza: Euskara | Iturria: www.eke.org
|
|
Txomin Ezpondak bere bertsulari ibilbidea Donibane Garazin hasi zuen 1955ean Fernando Aire "Xalbador" lagun zuela. 1983an Nafarroako bertsolari txapelketa irabazi zuen. Mattin, ... |
 |
|