Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak

Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Miren ARTETXE

IZEN-DEITURAK : ARTETXE SARASOLA, Miren
SORTEGUNA : 1985/VI/06
SORLEKUA : Lasarte (Gipuzkoa)
OFIZIOA : Ikasle Gasteizen
BIZILEKUA : Hendaia, Lapurdi

MOTA : bat bateko bertsuak

BIOGRAFIA :

Hegoaldetik iparraldera bizitzera jitea izan da aldaketa garrantzitsuena bere bizian. Berak dionez, hegoaldean iparraldekoa da eta iparraldean hegoaldekoa, nahiz eta bera Lapurtar sentitu. Bertsolaritza, pala, musika eta ikasketekin dabil egun.
Gasteizen Euskal Filologia ikasten ari da.
Bertso-eskolako irakaslea da Hendaian (2002-2003) (2003-2004). Baita bertso-irratsaiogilea : 2000-2001ko Gure Irratiko bertso-zirika saioan partaide zen.
Lehen urratsak etxeko giroaren eraginez eta Hitzetik Hortzera-ren eraginez egin ditu.
Aita bertsozale zuen eta aitatxi gai-jartzen eta epaile gisa aritua da. Hitzetik Hortzera telebista emanaldiak ere eragina izan zuela dio. Alkhat ikastoletan ibili zen bertsoa zer zen azaltzen eta orduan sartu zitzaion Mireni griña.

Gero, Karlos Aizpuruarekin Oiartzunen egon zen bi urtez eta gero berriz iparraldean. Kantukide ohikoenak Amets Arzallus, Xumai Murua, Sustrai Colina, Jon Martin, Ander Lizarralde, Arkaitz Goikoetxea ditu.

BERTSULARI TXAPELKETAK :

  • Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1998 : txapeldun-orde
  • Iparraldeko eskolarteko txapelketa 1999 : txapeldun
  • Iparraldeko eskolarteko txapelketa 2000 : parte hartzaile
  • Nafarroako txapelketa 2003 : finalista

BAT-BATEKO-SARIKETAK :

  • Bagare saria 2003 : finalista
  • Lizardi saria 2004 : txapelduna
  • Mattin saria 2000 : finalista
  • Oiartzungo taldekako sariketa 2000 : txapeldun (taldeka)
  • Oiartzungo teldekako sariketa 2001: txapeldun (taldeka)Osinalde saria 2003: entzulearen saria
  • Urkabustaiz saria 2004 : bigarren
  • Xalto saria 1998 : finalista
  • Xenpelar saria 2002 : txapelduna

BERTSU PAPER LEHIAKETAK :

  • Manuel Lekuona 1998 : 2. saria (gazte maila)
  • Manuel Lekuona 1999 : 3.saria (gazte maila)
  • Okelar 2001: txapeldun (gazte maila)

ARGAZKI BILDUMA

Argazkiak euskal kulturaren atarian ikusgai daude.
Argazki bildumara joan

SOINU ZATIAK

Miren Artetxe : azken agurra - Iparraldeko Bertsulari gazteen X. xapelgoa
Aiherra (2003/VI/06) - Bertsularien lagunak elkartea

  MP3 formatuan (900 Ko)


BESTE MOTAKO BALIABIDEAK


Euskal kultur erakundeak 2004ko udazkenean egin elkarrizketaren laburpena
(1 Mo)


 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.