|
|
|
IZEN-DEITURAK : COLINA ACORDARREMENTERIA, Sustrai
SORTEGUNA : 1982/X/20
SORLEKUA : URRUNA (Lapurdi)
OFIZIOA : Zuzenbidean lizentziatua
BIZILEKUA : Urruña (Lapurdi)
MOTA : bat bateko bertsuak
BIOGRAFIA :
Txikitatik pilotari izan nahi zuen Sustraik eta bost urterekin eman
zituen bere lehen pilotakadak. Ikastolan ongi moldatzen ziren horietako bat
zen, beste munduko ezer egin gabe lagunen adiskidantza lortzen bazekiena.
Gainera, uda etorri orduko, urtero egiten zuen bidaia zoragarri bat eta
dagoeneko munduko lau kontinentetan barna ibilia da. Pilotazale izaten
segitzen du baina gaur egun argi dago ez dela pilotaria izango.
Lehen urratsak Hendaiako bertso-eskolan egin ditu. Ez daki zerk edo nork
bertsozaletu duen. Dakiena da, Jexux Arzallusekin hasi zela bertso-eskolan
8-9 urterekin edo. Lehen plaza egin zuen 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko
Txapelketako kanporaketan, Donostiako Santo Tomas lizeoan (Amets eta Itsaso
Arzallus taldekide zituela).
2000ko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelduna. Finalean izan da Nafarroako
azkeneko bi txapelketetan.
Kantukide ohikoena Amets Arzallus du.
BERTSU TXAPELKETAK :
- Iparraldeko Bertsulari Gazteen Txapelketa 2000 : txapeldun
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 2000 : txapeldun
- Nafarroako txapelketa 2000 : finalista (laugarren)
- Nafarroako txapelketa 2001 : finalista (laugarren)
- Nafarroako txapelketa 2002 : txapeldun orde
- Txapelketa nagusia 2001 : finalista (Legazpi, Azpeitia, Bilbo,
Donostia)
BAT-BATEKO SARIKETAK :
- Axari saria (Idiazabal) 2001 : parte hartzaile
- Berritxu saria 1999 : finalista
- Mattin saria (Ahetze) 2000 : txapeldunorde
- Oiartzungo txapelketa 2000 : parte hartzaile
- Xenpelar saria (Errenteria) 2000 : finalista (hirugarren)
BERTSU PAPER LEHIAKETAK :
- Kabi Goitia bertso-paper lehiaketa 1999 : lehen eta bigarren saria (17
urtetik beherakoen mailan)
- Lazkao-Txiki bertso-paper lehiaketa 1999 : hirugarren saria (14-18 urte
artekoen mailan)
- Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa 1999 : lehen saria (16 urtetik
beherakoen mailan)
ARGAZKI BILDUMA
Argazkiak euskal kulturaren atarian ikusgai daude.
Argazki bildumara joan
SOINU ZATIAK
Bertsulari txapelketa 2001 - Finala
Sustrai Colina eta Maialen
Lujanbio
(Xenpelar dokumentazio zentroa)
Windows Media Player
Real Player
BESTE MOTAKO BALIABIDEAK
Euskal kultur erakundeak 2004ko udazkenean egin
elkarrizketaren laburpena
(1 Mo)
|
 |
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE
ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français
Español
English
|
|
|
|
Lekukoei buruz
Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo
beren argazkian.
Xalbador
"Iriarte ixildu zenetik, Mattin izan da ene ardureneko laguna, edo
kontrarioa ? Noiz nola !
Ez naiz ni beti errexki ari izana gure Mattinekin. Ez ginuen artzeko
molde bera. Nik ez nuen balio irri egin arazteko. Hala beharrez entseatu
banaiz ere, maiz gaizki heldu izan naiz.
Mattinen harmarik hoberena berriz, hori izan da beti. Nihaurek ere irri
egin dut frangotan, horren ateraldiak entzun eta.
Beharrik, aspaldi ikasi nuen hobe zela horrekin ez gaitzituarena egitea.
Bertzenaz, hanbat gaixto : loriatzen da norbait hunkitua ikusteaz eta
haundiagoak botako dauzkitzu. Orduan ez zaizu gelditzen zuhaur irriz hasteaz
bertze erremediorik.
Hortik kanpo, Mattin nor nahi bezain gizon ona eta atseginada; lagun
guziek maite dugu".
Amets Arzallus
"Azken finean, entzun duzunetik eta behar bada miretsi edo gogoan atxiki
dituzun haietatik oihartzunak etorriko zaizkizu.
Gero, dudarik gabe, zuk eginen duzu zurea, baina sorkuntza prozesu
horretan, nik uste denek gure idoloak edo modeloak, inkontzienteki bada ere,
baina imitatzen enseiatzen garela"
Sustrai Colina
AMETS ARZALLUSEKIN OSATU BIKOTEA
"Uste baino gehiagotan gertatzen zaigu elkar harritzea, egoeragatik.
Bertsoa asko aldatzen da testuinguruaren arabera.
Bertso berdina kantatuz gero bi testuinguru desberdinetan, batean ona
izan daiteke, eta bestean txarra.
Nik ez dut berdin kantatzen gaztetxe batean edo eliza batean. Hor
harritzerako tartea handitu egiten da. Ametsek gehien harritzen nau bere
kontestu naturalak ez diren tokietan : Ametsek futbolari buruz kantatzen ez
nau harrituko, badakit hori Atik Zra menperatzen duela, baina erlijioari
buruz Ametsek segurasko harritu egingo nau badakidalako horretaz oso gauza
gutti dakizkiela.
Hori maitasun bikoteetan ere gertatzen da, azkenean bertsoa elkarrizketa
baita. Eta elkarrizketa beti berria den heinean, harritzeko tarteak beti
daude. Gu bikotea gara, asko ibiltzen gara batera, baina bi gara.
Amets eta ni desberdinak gara. Nik uste hori dela bertso bikote bat
aberasteko modu ederrena"
Miren Artetxe
"Ni konturatu naiz neska batekin kantatzen dudalarik ez dudala
berdin kantatzen. Ez da usu gertatzen : bertso-saio batean, politikoki
oso korrektoa da neska bat izatea, eta gainera iparraldekoa bada, oraino
hobeki. Alde batetik hori diskriminazio positiboa da. Eta hori ez balitz
izanen, behar bada ez litzateke neskarik izanen plazetan. Baina bestetik,
kalte ere egiten digu zeren eta ez baitira inoiz saioak hiru neskarekin, ez
bagira martxoaren 8, edo ez bada talde feminista batek antolatua.
Elkarrekin kantatzen dugularik ohartzen gira ez girela betiko umore
kodeetan sartzen, ez girela beti elkarren kontra, behar bada diskurtso
bateratu bat garatzen ahal dugula. Alde horretatik aberasgarri izaten ahal
da. Gutxi gorabehera badakigu zer eskaintzen ahal dugun :
sentsibilitate bat, zerbait humanoagoa, ez behar bada hainbeste dialektika
eta hainbeste argumentazio, baina beste ikuspuntu bat.
Argi dago heldu direla emazte anitz, onak, eta aldatuko dela sexuen
oreka. Ongi da aurreikustea gertatuko dela, gogoetatzeko eta ikusteko zein
bide nahi dugun jorratu, eta uste dut horretan ari garela. Ez baitezpada
gizonak, ez direlako ohartzen badela zerbait ere.
Badakite emazteak heldu direla eta zerbait aldatu beharko dela, baina ez
dut uste iraultza bat espero dutenik heldu diren neskengandik. Nahiko nuke
izatea"
Patxi Iriart
"Ttipitan ez nuen modelorik, ez dut uste. Aitzinatzen ginen poliki
poliki, gure erritmoan. Bertsolaritza jostatzeko zen, gure artean
kitzikatzeko, ez bertsolari handi bat izateko. Beraz ez nuen eredu
berezirik.
Bertsolari batzu ezagutzen genituen : Egaña, Lizaso, bertsolari biziki
onak zirelako. Gero, beti pentsatu izan dugu : nik izan nahi nuke Egaña bat
bezala, baina…
Xalbadorren bertso batzu landu izan ditugu, Xalbador bertsolari biziki
ona zelako, eta bere bertsoetan bai umorean eta bai sentimenduetan biziki
ontsa ari zelako.
Bestela Bilintxenak ere, maitasun bertsoak idatzi izan dituelako
bereziki.
Momentu honetan horiek lantzen ditugu bertso-eskolan. Gero lantzen ditugu
ere oraiko bertsolarienak : adibidez Amets Arzallus eta Sustrai Colinarenak
irakurri eta ikusi izan ditugu. Sustrai eta Amets ereduak dira guretzat.
Badu bizpahiru urte bertsolaritzaren gorenean direla eta Euskal Herriko
txapelketan ere biak biziki urrun joan zirela, Sustrai finalera eta Amets
kasik… agian heldu den urtekoan !"
|
 |
|
|