Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak

Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Emile LARRE

IZEN-DEITURAK : LARRE OTXOBI, Emile
IZENGOITIA : SOKORRI
SORTEGUNA : 1926/01/03  SORLEKUA : Baigorri  (Baxe Nafarroa)
BIZILEKUAK: Ainitz tokitan euskal herrian zehar
OFIZIOA :
apeza
artikulugilea (Aintzina, Gazte, Herria ... aldizkarietan)
Kaseta zuzendaria (Herria)

MOTA : antolatzailea, eragilea, epailea, bertso-jartzailea, gai-jartzailea

BIOGRAFIA :

Manex Larre eta Mari Otxobiren semea ; hiru anaietan (Emile, Jean Pierre eta Albert) zaharrena.

11 urte zituelarik Uztaritzeko Seminario ttipirat igorri zuten (1937) eta Piarres Lafitteren ikaslea izan zen han (eragin handia izan zuen honek Emile eta garaiko beste hainbatengan : "Lafitten umeak" deitzen ziren) ; Uztaritzetik Maulera igorri zuten irakasle-lagun urtebeterako (1944) ; Mauletik Baionako apezgaitegi nagusira (1945-52) ; 1951-06-29an apeztu zen, Baionan eman zuen bere lehen meza eta bere sorterrian, Baigorrin, ondokoa.

Hazparnen bikario (1953), Donibane Garaziko Maiorga eskolan irakasle (1954-56), Urruñako bikario (1956-1962), Hazparneko misio-taldekide (1962-69), Aiherrako erretore (1969-80) eta Irisarrin erretore (1980aez geroz) izan ditu apaiz-langintzak.

Herria astekariko zuzendaria da 1969az geroztik eta editorialista izan da.

Euskaltzaindiako partaide eta Ahozko Literatura batzordeko kidea, Euskaltzain oso izendatu zuten 1975an.

Euskal ohituren sustatzailea izanki, euskarazko adierazpideak eta pilota  izan dira bere zaletasunak.

BERTSO EZAGUNENAK :

  • Aiherrako herria,
  • Euskal eliza gure herrietan,
  • Baigorriko herriak hegalak urrun tu,
  • Krixto apeza,
  • Azken gau orroitgarria,
  • Fededunek biltzarre,
    ...

(Orotara, 40 bat eliza kantu)


BERTSOLARI-TXAPELKETAK :

  • Txapelketa Nagusia 1962 (epaile, Michel Labegeriren ordez)
  • Txapelketa Nagusia 1965 (epailea)
  • Txapelketa Nagusia 1982 (epailea)

 

Baliabideak internet sarean 

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.