Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak

Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Jules MOULIER

IZEN-DEITURAK : MOULIER HIRIBARNE, Jules
IZENGOITIA : OXOBI
SORTEGUNA : 1888-IV-07
HERRIA : BIDARRAI (Baxe Nafarroa)
HERIOTZ EGUNA : 1958-II-07
HERRIA : BAIONA (Lapurdi)
OFIZIOA : apeza
BIZILEKUAK :
HIRIBURU (Lapurdi) : 1912-1928 ;
DONOSTIRI (Baxe Nafarroa) 1928-1941 ; ARRANGOITZE (Lapurdi) 1941-1955.

MOTA : bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Bidarrain sortua, Larresoroko seminarioan eta ondotik Biarnoko Nay-ko seminario nagusian  egin zituen apezgaitegiko azken urteak. Goi mailako ikasketak iragan zituen. Herriminak bultzatu omen zuen idaztera eta euskara eta euskal kultura sustatzera. 1912an Hiriburuko bikario izendatua izan zen eta Jean Hiriart-Urruty laguntzen aritu zen Euskalduna aldizkarian idatziz. Beste hainbat apez euskaltzaleekin batera Gure Herria kaseta sortu zuen 1921ean eta lehen urteetan bere gain hartu omen zuen aldizkariko lan-kargarik handiena.
Literaturari doakionez, poesian nabarmendu zen bereziki, 1914an argitaratutako Boz-oihu-deiadar-nigar liburuan erakutsi zuen bere maisutasuna.
Baina bestelako liburuak ere bazituen : Alegiak, bertsotan idatzitako fabulak, 1926an argitara emanak, Heiatik zerura (1935), Haur-elhe haurrentzat (1944), Aintzina (1944), Oxalde (1949).
Euskaltzain oso izendatua izan zen 1952an.

BERTSU EZAGUNENAK :

Orotara 80 bat bertsu sail, kantu eta alegia :

  • Ama,
  • Xardina saltzailea,
  • Oiharzunak mendian zer dion,
  • Goñi zalduna (1949an saristatua),
  • Heiatik zerura (10 bertsu),
  • Otxalderi,
  • Axular idazleari
    ...

Baliabideak interneten

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.