Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak

Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Mattin TREKU

IZEN-DEITURAK : TREKU INHARGUE, Mattin
IZENGOITIA : MATTIN
SORTEGUNA : 1916/X/11
HERRIA : AHETZE (Lapurdi)
HERIOTZEGUNA : 1981/VII/22
HERRIA : AHETZE (Lapurdi)
OFIZIOA : laboraria
BIZILEKUAK : AHETZE (Lapurdi)

MOTA : bat bateko bertsuak - bertsu jarriak

BIOGRAFIA :

Mari Olandegi senpertarrarekin ezkondua 1947/VII/09an. Seme bat ukan dute.
Ahetzen sortua, familian beti izan zuen bertsolari giroa, eta hortik hartu zuen bertsolaritzarako zaletasuna eta ahalmena.

Xalbador eta biak izan dira Ipar Euskal Herriko XX. mendeko bertsolaririk inportanteenak. Hamazazpi urtetan, Sarako pestetara joan zen, bertsulariak entzuteko gogoarekin. Egun hartan bertsulari bakarra zen Panpale erraiten ziotena, Luhusokoa, Larralde deituraz. Ez zuen lagunik, bere lehengo lagun guziak hilak izanki. Bertsutan bakarrik ari zen, erranez orduko gazteek ez zutela bertsutarako alderdirik, nahiago zutela ostatura joan, mozkortu eta han egon, ez zirela lehengoak bezalako gazteak... Eta  orduan lagunek behartu zuten Mattin, eraman zuten Panpaleren aldera mahain baten gainera eta nahi ta nahi ez, Mattinek hasi behar izan zuen bertsu botatzen.

1948-an Urrunako txapelketa irabazi zuen, 1952-an Sarakoa eta 1960tik goiti, Xalbador bikote kide duela Donostia-ko txapelketa guzietan parte hartuko dute 30 urtez.

1972an urteko bertsolari hoberenaren saria irabazten du.
Bozkario eta alaitasun banatzaile pizkorra zen Mattin.

Ahal dena (1971), Ene xokotik kantari (1981) liburuak plazaratu zituen.

BERTSU EZAGUNENAK :

  • Baserri xahar bati (1974) (2. Xenpelar saria),
  • Lagunari agur,
  • Kantuko lanetan,
  • Biziko egun ederrena,
  • Patxi Txurruka-ri...
    ...

SOINU ZATIA

  • Bertsu saioa Hazparnen 1971n: Mattin eta Xalbador.
    Ama eta aita dira, haurra nigarrez ari da. Aitak haurra besoetan nahi du hartu.
    Hartu eta haurra isiltzen da. 
    (Euskal kultur erakundea)

  MP3 formatuan (1,18 Mo)

 

Baliabideak internet sarean 

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.