Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak

Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Euskal irratia lokarri

Irrati maitagarri Euskal Herrikoa
goizetan atzartzean zutan dut gogoa
airosten deraukuzu sukalde xokoa
Oi! zure aditzea zonbat den goxoa
iduri mintzo zaukun norbeit etxekoa

Zutarik entzutean euskaraz berriak
berexkuntzarik gabe xehe ta larriak
elgarri buruz buru gaudela jarriak
memento batzu dira loriagarriak
izar ederra zaitu zu Euskal Herriak !

Tristatzen hasten banaiz zerbaiti pentsatuz
bihotza arintzen zaut zutara hurbilduz
lana ere aiduru bainan zu ezin utz
euskaldun kantu batzu hor errepikatuz
frangotan elgarrekin artzen gira kantuz

Norbeitek dautzularik zerbeit igorria
laster hedatzen duzu deneri berria
eta guk beti zutan erne beharria
hori dugu dohain bat atsegingarria
Euskaldunen arteko zu zer lokarria !

Maurice SORHOUET

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.