Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak

Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Mendian galdu direneri

"Ezpeletako mendietan hatzeman zituzten Frantziara lanketa zatozin hiru gizon beltzen gorpuak : hotzak eta goseak hilak zituela ezagutua izan zen... Bada zenbait holako bitxikeria munduan nik injustizia deitzen ditudanak. Gertakari horrek gogoetak egin arazi zauzkitan eta pertsuak ezarri nituen hortaz".

Xalbador ("Odolaren mintzoa")

Mendian galdu direneri
(10 bertsuetatik lehen bostak emanak dira)

Gauza triste bat publikatzeko kantatzerat naiz abian ;
horra zer berri zabaldu zaukun berriki Euskal-herrian :
laguntza faltak berekin duen pairamenaren erdian,
hiru gizonek beren bizia galdu dutela mendian.

Etziren gure arrazakoak mendian galdu direnak,
Jainko Jaunaren bixtan ordea anaiak girade denak ;
kolorez beltzak izana gatik, heiek ere ama banak,
bertzek bezala sofriturikan, mundu huntarat emanak.

Afrikatikan hunat zatozin, eginik bide luzea;
ezin jasana zuketen nunbait herriko ezin bertzea ;
beren bizia hobetu nahiz, gosez ta hotzez hiltzea ;
bas'ihiziek gorenaz dute holako heriotzea !

Diru zuteno laguntzaileak bazituzten ene ustez,
bainan zonbaiten karitatea egiten da diru hutzez ;
hartarik kanpo axola guti bertzen arima gorputzez ;
gauza horrek nau orroit arazten Judasez eta Jesusez.

Ezin bertzea berekin dauka betitik herri pobreak,
hango jendea tirriatzen du bizi modu bat hobeak ;
haren ondotik zabiltzalarik, hil dira dohakabeak...
Ai ! Ezpeletan aurten nolako primaderako loreak !

Fernando AIRE "XALBADOR"

 

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.