|
|
Fernando AIRE - XALBADOR
IZEN-DEITURAK : AIRE ETXART, Fernando
IZENGOITIA : XALBADOR
SORTEGUNA : 1920/VI/19
HERRIA : Urepele (Nafarroa-Beherea)
HERIOTZEGUNA : 1976/XI/07
HERRIA :Urepele
OFIZIOA : Artzaina, laboraria
BIZILEKUA : UREPELE (Baxe-Nafarroa)
MOTA : Bat bateko bertsuak, bertsu jarriak
BIOGRAFIA :
Aita Urepelekoa zuen, ama Los Angeles-en sortua eta amaren ama
Aurizberrikoa (Nafarroa) zen. Léonie Etxebarrenekin ezkondu zen 1943an. Lau
seme-alaba ukan zituzten. Lehen bertsua 16 urtetan bota zuen, Urepeleko
ostatu bateko leiho kanpokaldetik barnera buruz. Teodoro Hernandorena
medikua hasi baitzen Iparraldean bertsulari gazteak bultzatu nahiz, Donibane
Lohizunen zeingehiagoka bat antolatu zuen, eta horrelaxe Xalbadorrek
Mattinen ezagutza egin zuen. Geroztik bikotea euskal besta orotara
galdegina zen.
Xalbadorrek Donostiako bertsulari txapelketa nagusietan parte hartu
zuen.
Odolaren mintzoa bere liburua agertzeko egunean, Euskal Herri osoak bere
sorterrian omentzen zuela, Xalbador supituki hil zen.
BERTSU EZAGUNAK :
Besteak beste :
BERTSULARI TXAPELKETAK :
- Txapelketa Nagusia 1962 : 3. (Donostia)
- Txapelketa Nagusia 1965 : 3. (Donostia)
- Txapelketa Nagusia 1967 : 2. (Donostia)
BERTSUPAPER LEHIAKETAK :
- Xenpelar saria 1972 : 1. "Sortetxeari"
- Xenpelar saria 1973 : 1. "Gure artzain etxolari"
- Xenpelar saria 1974 : 1.
"Mendian galdu direneri"
- Xenpelar saria 1975 : 1. "Ortzirale saindu bateko gogoetak"
- Mendaro Txirristaka saria 1974 : 1. "Jainkoa eta ni"
- Mendaro Txirristaka saria 1975 : 1. "Pilota euskal jokoa"
- Mendaro Txirristaka saria 1976 : 1. "Ene ama zenari"
LIBURU ARGITARATUAK
- "Ezin bertzean", 1969
- "Odolaren mintzoa", 1976
- "Herria gogoan", 1981
ARGAZKI BILDUMA
Argazkiak euskal kulturaren atarian ikusgai daude.
Argazki bildumara joan
SOINU ZATIAK
Xalbadorrek berak kantatzen ditu hemen bere "
Esperantzarik gabeko amodioa"-ren bertsuak (1975 aldean)
(Euskal kultur erakundea)
Windows Media Player
Real Player
Xabier Amurizak kantatu "Niz naiz" Xalbadorren bat-bateko bertsuak
(Euskal kultur erakundea)
Irakurri MP3 formatuan (1,67 Mo)
Mattin eta Xalbador Baigorriko toberen kari, 1973an
(Euskal kultur erakundea)
Windows Media Player
Konexio ahula (kalitate eskaseko bideoa)
BALIABIDEAK
Daniel Landart-ek "Odolaren mintzoa" liburuan hautatu
zonbait zatien
bilduma
(452 Ko)
Baliabideak (internet)
|
 |
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE
ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français
Español
English
|
|
|
|
Lekukoei buruz
Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo
beren argazkian.
Xalbador
"Iriarte ixildu zenetik, Mattin izan da ene ardureneko laguna, edo
kontrarioa ? Noiz nola !
Ez naiz ni beti errexki ari izana gure Mattinekin. Ez ginuen artzeko
molde bera. Nik ez nuen balio irri egin arazteko. Hala beharrez entseatu
banaiz ere, maiz gaizki heldu izan naiz.
Mattinen harmarik hoberena berriz, hori izan da beti. Nihaurek ere irri
egin dut frangotan, horren ateraldiak entzun eta.
Beharrik, aspaldi ikasi nuen hobe zela horrekin ez gaitzituarena egitea.
Bertzenaz, hanbat gaixto : loriatzen da norbait hunkitua ikusteaz eta
haundiagoak botako dauzkitzu. Orduan ez zaizu gelditzen zuhaur irriz hasteaz
bertze erremediorik.
Hortik kanpo, Mattin nor nahi bezain gizon ona eta atseginada; lagun
guziek maite dugu".
Amets Arzallus
"Azken finean, entzun duzunetik eta behar bada miretsi edo gogoan atxiki
dituzun haietatik oihartzunak etorriko zaizkizu.
Gero, dudarik gabe, zuk eginen duzu zurea, baina sorkuntza prozesu
horretan, nik uste denek gure idoloak edo modeloak, inkontzienteki bada ere,
baina imitatzen enseiatzen garela"
Sustrai Colina
AMETS ARZALLUSEKIN OSATU BIKOTEA
"Uste baino gehiagotan gertatzen zaigu elkar harritzea, egoeragatik.
Bertsoa asko aldatzen da testuinguruaren arabera.
Bertso berdina kantatuz gero bi testuinguru desberdinetan, batean ona
izan daiteke, eta bestean txarra.
Nik ez dut berdin kantatzen gaztetxe batean edo eliza batean. Hor
harritzerako tartea handitu egiten da. Ametsek gehien harritzen nau bere
kontestu naturalak ez diren tokietan : Ametsek futbolari buruz kantatzen ez
nau harrituko, badakit hori Atik Zra menperatzen duela, baina erlijioari
buruz Ametsek segurasko harritu egingo nau badakidalako horretaz oso gauza
gutti dakizkiela.
Hori maitasun bikoteetan ere gertatzen da, azkenean bertsoa elkarrizketa
baita. Eta elkarrizketa beti berria den heinean, harritzeko tarteak beti
daude. Gu bikotea gara, asko ibiltzen gara batera, baina bi gara.
Amets eta ni desberdinak gara. Nik uste hori dela bertso bikote bat
aberasteko modu ederrena"
Miren Artetxe
"Ni konturatu naiz neska batekin kantatzen dudalarik ez dudala
berdin kantatzen. Ez da usu gertatzen : bertso-saio batean, politikoki
oso korrektoa da neska bat izatea, eta gainera iparraldekoa bada, oraino
hobeki. Alde batetik hori diskriminazio positiboa da. Eta hori ez balitz
izanen, behar bada ez litzateke neskarik izanen plazetan. Baina bestetik,
kalte ere egiten digu zeren eta ez baitira inoiz saioak hiru neskarekin, ez
bagira martxoaren 8, edo ez bada talde feminista batek antolatua.
Elkarrekin kantatzen dugularik ohartzen gira ez girela betiko umore
kodeetan sartzen, ez girela beti elkarren kontra, behar bada diskurtso
bateratu bat garatzen ahal dugula. Alde horretatik aberasgarri izaten ahal
da. Gutxi gorabehera badakigu zer eskaintzen ahal dugun :
sentsibilitate bat, zerbait humanoagoa, ez behar bada hainbeste dialektika
eta hainbeste argumentazio, baina beste ikuspuntu bat.
Argi dago heldu direla emazte anitz, onak, eta aldatuko dela sexuen
oreka. Ongi da aurreikustea gertatuko dela, gogoetatzeko eta ikusteko zein
bide nahi dugun jorratu, eta uste dut horretan ari garela. Ez baitezpada
gizonak, ez direlako ohartzen badela zerbait ere.
Badakite emazteak heldu direla eta zerbait aldatu beharko dela, baina ez
dut uste iraultza bat espero dutenik heldu diren neskengandik. Nahiko nuke
izatea"
Patxi Iriart
"Ttipitan ez nuen modelorik, ez dut uste. Aitzinatzen ginen poliki
poliki, gure erritmoan. Bertsolaritza jostatzeko zen, gure artean
kitzikatzeko, ez bertsolari handi bat izateko. Beraz ez nuen eredu
berezirik.
Bertsolari batzu ezagutzen genituen : Egaña, Lizaso, bertsolari biziki
onak zirelako. Gero, beti pentsatu izan dugu : nik izan nahi nuke Egaña bat
bezala, baina…
Xalbadorren bertso batzu landu izan ditugu, Xalbador bertsolari biziki
ona zelako, eta bere bertsoetan bai umorean eta bai sentimenduetan biziki
ontsa ari zelako.
Bestela Bilintxenak ere, maitasun bertsoak idatzi izan dituelako
bereziki.
Momentu honetan horiek lantzen ditugu bertso-eskolan. Gero lantzen ditugu
ere oraiko bertsolarienak : adibidez Amets Arzallus eta Sustrai Colinarenak
irakurri eta ikusi izan ditugu. Sustrai eta Amets ereduak dira guretzat.
Badu bizpahiru urte bertsolaritzaren gorenean direla eta Euskal Herriko
txapelketan ere biak biziki urrun joan zirela, Sustrai finalera eta Amets
kasik… agian heldu den urtekoan !"
|
 |
|
|