Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Bertsularitzaren jatorria

Xehetasun guti daukagu hemeretzigarren mendea baino lehenagoko bertsularitzaz.

Bertsularitzan aditua den Antonio Zavala idazle-argitaratzaileak aitortzen du umilki : "deusik ez dakigu 1801a baino aitzineko bertsularitzaren historiaz"...

Joxe Azurmendi idazleak honela ihardesten dio : "Bai, dena iluna da : ez  mamirik ez delako, bainan iñork ez duelako hori sekulan argitu". "Euskal literaturaren historia"-ren idazlea den Luis Michelena euskaltzainak erakusten digu "bertsularien ohidura zaharra dela, eta bederen Garibay-k aipatzen dizkigun XV. mendeko emazte bertsularien garaikoa dela".

Baina Joxe Azurmendik adierazten duen bezala, baliteke XIV. mendetik beretik inprobisaketa mota bat egin izatea Euskal Herrian. Alabaina, badira kantuak, gerlak, familia liskarrak, baina ere buruzagi baten heriotza, etsai baten kontrako garaipena aipatzen dutenak.

"Bertsularitza arabiar garaikoa da" (888) erraten digu Gorostiagak, C. Etxegarai, P. Urkizu eta J.A. Arana-Martija ikertzaileek tesia bera sustengatzen dutelarik.  
888 urtea urrun iduritzen zaigu, baina interesgarria litzateke Arabiarren eta Euskaldunen arteko kultura eta literatura harremanen aztertzea. 

Bestalde, Euskal Herrian frango berant sartu den erlijio katolikoak bertsulariak izanen zirenengan eragina ukan du, zalantzarik gabe, bai eta koblakarien eta malabaristengan ere.

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.