Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera
Bertsu saioak eta txapelketak

Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Euskal Herriko Txapelketa nagusiaren historia

1930ean Bergaran iragan Euskal Ikasketen V. Kongresuan, Don Manuel de Lekuonak ahozko euskal literaturari buruzko mintzaldi historiko bat egin zuen. Lehen aldia zen goi-mailako literatura-gizon batek bertsularitari buruzko ikuspegi berri bat ekartzen zuela. Ordu arte,  ez zen batere baloratua. Mintzaldi aipagarri hori jendeen gogoetan gelditu zen, hala nola Don Joxe de Aristimuno euskal letren munduan "Aitzol" bezala ezagunagoa zen gogoan.

1935ean Donostian antolatu Euskal Herriko lehen txapelketa nagusiko podiuma.   "Basarri" irabazlea ezkerrean, Matxin Irabola bigarren sailkatu zen Senpertarra erdian.

1930ean Aitzolek lehen Euskal poesiaren eguna antolatu berri zuen "Euskaltzaleak" elkartearen itzalpean. Garai hartako olerki hoberenek parte hartu zuten : Lauaxeta, Lizardi, Loramendi, Jautarkol, Zaitegi, Orixe.  

"Euskal Herriak olerkari handiak behar ditu baina bertsularitza atxiki eta sustatu behar du ere".  Aitzolek Manuel Lekuonaren tesia horrekin bat egin zuen eta bertsularitzaren alde errotik aritu zen. 

Horrela, 1935ean Donostiako antzoki batean iragan lehen Euskadiko Bertsulari Txapelketa Nagusiko antolatzaile suharrenetarik bat izan zen. 22 urteko gazte erne batek jendea loriatu zuen eta epaimahaiak Irabazlearen Saria eta "Txapela" eman zizkion. Iñaki Eizmendi zen, Errezilen sortu eta Zarautzen bizi zena, geroztik, Basarri izenordearekin Euskal Herriko bertsu saio garrantzitsu guzietan ibili dena berrogei urtez.

1936an, Txirrita izan zen Txapeldun. 76 urte zituen. Bertsulari paregabe hori urte berean zendu zen.

2001eko Txapelketako finala : Donostiako belodromoa (XDZ)

Gerla zibilak euskal kultura mugimendu guziak geldiarazi zituen. Ondoko txapelketa 1960ean egin zen eta Basarri izan zen irabazle.

1962, 1965 eta 1967an, Manuel Olaizola "Uztapide", Basarriren lagunak irabazi zuen.  

1980an, ezusteko handia gertatu zen :  Xabier Amuriza-ren garaipena !

Xabier Amuriza (arg.EKE)

Arrazoin politikoengatik sei urte eta erdiz presondegian egon ondoan, Amuriza Euskadiko Txapeldun izan zen, bai eta bigarren aldi batez 1982an !

1986an, Sebastian Lizaso ironiaren, zalutasunaren eta  zorroztasunaren maisuak irabazi zuen. Lizasok parerik ez du eztabaidan, eta Txirrita edo Pello Errota historikoen ohorezko oinordekoa da.

1989an, Jon Lopategi-ren aldi izan da. Aspaldiko bertsulari hau frankismo garaian agertu zen eta arazo anitz ukan zituen.  Enbeita dinastiaren inguruan sortu Bizkaiko eskolaren egiazko ordezkaria da.

Andoni Egaña (arg.XDZ)

1993, 1997, 2001 eta 2005ean txapeldun izan den Andoni Egaña Amuriza dauka eredutzat, baina estilo pertsonala sortzeko gai izan da :  itxuraren aldetik dotorea, arrazoinamendu sakonekoa, argia, ironikoa. Gaur egungo bertsulari gazte anitzen eredua da.

 

Xehetasun gehiagorentzat sartu gure webgunearen partaidea den Xenpelar dokumentazio zentroko web atarian


EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.