Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Ditxolariak eta koplariak

"Ditxolariak", "Zirtolariak" edo "Testulariak" bat-bateko erantzuna eman dezake, azken silaban solaskidearen esaldiaren azken silabaren soinu ber-bera erabiliz.


Adibidez : "Erosi diat, to, astoa...". "Beharko duk beraz lastoa !"

Epaimahaia txapelketa batean

Euskaldun zaharrek, eta gaur egun jende anitzek elkarrizketa modu hori oraino gustoko dute.  

"Kopla"-rekin, beste bi faktore berri agertzen dira : kantua, eta beraz, erritmoa. Kantatzeko, erritmoa beharrezkoa da. Eta erritmoa ukaiteko, esaldi bakoitzak silaba kopuru bera ukan behar du. 


Baina beste zerbaitek desberdintzen du "kopla" "ditxo"-arengandik. "Ditxo"-arentzat, normalean bi pertsona beharrezkoak dira batek besteari erantzuten baitu. Gainera, biak "ditxolari"-ak baldin badira, elkarrizketa guzia errimatua izan daiteke (baina ez kantatua).

Koblaria bakarrik ari da. Berak egiten eta kantatzen ditu errimak edo koblaren bi puntuak. Koblaritzak, maizenik, bi edo hiru oineko errima dauka. Luzaz koblaritza arras zabaldua izan da Euskal Herrian. Gaur egun, eskea egiten den kultura animazioetan baliatzen da : Eguberri bezperan, Urtezaharrez, Santa Agadan, etab.

Bestalde, "Trikitilariek" "kopla"-k biziki gustoko dituzte.

Aipatu behar da xiberuko pastoralen testuak anitzetan bi koplaz osatu laukoz eginak direla.

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.