Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Bertsularitza eta frankismoa

Espainiako gerla zibilaren (1936-1939) eta Franco-ren garaipenaren ondotik, bertsularitzak euskal kultura guziak bezala, bere historiako garairik izigarrienetarik bat bizi izan du.

Hasieran, jendea ez zen menturatzen karrikan euskaraz mintzatzera ! Berantago, kultura ekitaldi bat antolatu nahi zen aldiro, herriko auzapezarengana joan behar izaten zen eta honek erabakitzen zuen lurraldeko Gobernadore Zibilarengana joatea balio zuenez. Azken honek erabakitzen zuen ekitaldia egitea ala ez, Zentsura Komiteari aipatu ondoren.

Horrela, milaka ekitaldi zentsuratuak edo debekatuak izan dira azken momentuan. Bertsulariak gobernumolde nazkagarri honen lehen biktimak izan dira. Galdetzen zitzaien erranen zutena idatziz ematea... Bat-batekotasunaren munduan, ezinezkoa zen ! Bertsulariek berek gaiak azken momentuan baizik ez zituzten ukaiten.

Halere, jakin behar da hautetsi batzuen ulermenari edo/ta eskumenari esker, hala nola Gipuzkoan, bertsu saioak aski erregularki antolatuak izan zirela 1942tik goiti. Bainan gauzak ez ziren errazak, bertsulariak etengabe zainduak baitziren kantatzen ari zirelarik.

Batzu behin baino gehiagotan kartzelaratuak izan dira "Euskaldun" sentitzen zirela eta beren aberria maite zutela erran zutelako.

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.