Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Iragana, oraina eta geroa

Bertsularitzak garai, egoera eta aldaketa sozio-kultural ezberdinei egokitzen jakin du. Hego Euskal Herrian, zailena euskal gizarte berriari egokitzea izan da, baserritar bizimodutik bizi industrial eta urbanora aldatu baita. Aldaketa hori ez da erraza izan bertsularitzarentzat eta batzu ez dira egokitzeko gai izan.      

XX. mendeko berritzaileen artean, aparteko bi pertsonaia aipatu behar dira bederen : Iñaki Eizmendi (Basarri) eta Xabier Amuriza.

Sustrai Colina appartient à la nouvelle génération de bertsularis du Pays Basque nord (photo : XDZ)

Basarri lehen Bertsulari Txapelketa nagusiko irabazlea izan zen 1935ean, eta orduz geroztik, bere adimen-zorrotzari esker, kalitatezko bertsu saioak antolatuak izan dira erregularki. Bestalde, prentsa eta irratia bertsularitzaren zerbitzuko jartzeko gai izan da.

Berrogei urte berantago, Xabier Amurizaren ekarpena biziki garrantzitsua izan da, gaia aipatzeko erari, bertsuaren egiturari eta hizkerari dagokienez.

Mendetako arte horren irudia berritu eta hobetu duten bi bertsulari ospetsu horiek egin lanaz bestalde, Manuel Lekuonak, Antonio Zavalak, Xanti Onaindiak, Juan-Mari Lekuonak, Juan San Martinek, Piarres Lafittek, Jean Ithurriaguek, Alfonso Irigoienek, Jose-Mari Aranaldek, Jean Haritschelharrek, Joanito Dorronsorok eta beste ikerlari anitzek egin ikerketa guziak gehitu behar dira...

Geroari begira, erran daiteke euskaraz mintzatuko deno, bertsularitza biziko dela.  Gaur egun, bertsularitza anitz garatzen ari da. Eskoletan eta eskolatik kanpo erakusten da. Ehundaka gaztek lehiaketa eta txapelketa anitzetan parte hartzen dute.

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.