Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Panpaletik Patxi Hiriartera...

Hazparne, Sara, Senpere eta Urruña, hala nola Kanbo, Ezpeleta eta Luhuso maiz aipatzen dira Lapurdiko bertsularitzaren historian.

Jean-Pierre Larralde, "Panpale" arotza zen Luhuson. Bertsulari akiezin eta emankor horrek desagertzear zegoen ohidura hori berpiztu du.

L'improvisateur du peintre Roby (1913) - Musée Basque de Bayonne - Bertsularia - Roby-ren obra (1913-Euskal Museoa, Baiona)

Martin Larralde "Bordaxuri",  1815eko "Galerianoaren kantua" -ren egilea Hazpandarra zen. Bere osaba Bernard Larralde (1771-1853) eta honen semea, Jean- Baptiste Larralde medikua (1804-1870) bertsulariak ziren ere.

Egia erran, XIX. mendean, bertsularitzak garrantzi handia zuen Hazparne inguruan. Bertsuak jende aitzinean ematen eta idazten ziren. Bestalde, Hazparnen gizon eta emazte bertsulari bat baino gehiago baziren.

Iribarnegaray "Xetre"-ren izena denen gogoetan gelditu da. Bertsulari arrunt hori beti bikain aritzen zen Bidarraiko Otxalderekin agertzen zen maiz. Bestalde, Durruty-Xuberri, Katxo, Joanes Urruna-Daguerre, Gaxte Leon, Amespil-Patrun, Larramendy- Ebasun, Iriart-Iturrilo eta Munonborda hor ziren ere ; mozkorraldi on batzuen ondotik eta publiko bero baten aitzinean, denek bertsuak baino zirtoak ematen zituzten, gizon-emazteen bizi arruntean inspiratuz, biziki gora joan gabe haatik...

Mattin

Beste Hazpandar batek, José Mendiague-k, Montevideora joan behar izan zuen biziaren irabazteko. Haren bertsuak ederki idatziak dira eta bere kantu batzuek arrakasta polita badute gaurregun ere.

Badira ere bi emazte bertsulari anitz aipatu direnak ! Kanboko Marie Argain eta Hazparneko Ana Etchegaray. Marie Argain-ek ez zekien ez irakurtzen ez idazten. Alta, bertsuak idazten zizkion lagun batekin, lehiaketa ezberdinetan parte hartu zuen. Lehen saria irabazi zuen Ezpeletan. Gaia honako hau zen : "senar-emazte eguneroko bizian". Bi emazteak ainitzetan galdetuak ziren ezkontzen, bataioen eta herriko besten alaitzeko.

Urruñan, Joliment de Haraneder eta Tipy-Elissalde aurkitzen ditugu, azken hau "Kriolinak" eta "Dama gazte xarmant bat"-en idazlea delarik.

Saran, aipatzekoak dira sari batzu eraman dituen Vergez eta bereziki  Jean-Baptiste Elissanburu "Ikusten duzu goizean" kantu ospetsuaren egilea. Haatik, Elissanburuk ez du sekulan bertsurik eskaini publiko aitzinean. Baina pertsonalki ezagutu duen Jean Ithurriague-ren arabera "Lapurdiko bertsularietan hoberena  Matxin Irabola Senpertarra zen, dudarik gabe. Ez zekien ez irakurtzen ez idazten baina olerkari paregabea zen. (...)Izan ere, Matxin biziki bertsulari ospetsua zen, ez bakarrik ipar Euskal Herrian, baina hego Euskal Herrian ere. Handik deitzen zuten besta garrantzitsu bat egiten zen aldi guziz : hala nola, Panpale Larralderekin lehian ikusi dugu Donostiako txapelketan, 1935ean. (...). Bigarren saria lortu zuen "Basarri"-ren ondotik.

Beste bertsulari ospetsu bat, 1981ean zendu zena, Mattin Trecu Aheztarra zen. Tipia, aurpegi alaia, jostakina, bere so zorrotzak ñirñir egiten zuen "arerioak" nagusitu nahi zuelarik. Hitz-jario agortezina zuen eta Xalbador handiarekin bikote perfektua osatzen zuten.

Sustrai Colina (arg. S.Dabadie)

Luzaz, "Xanpun" (Manuel Sein), Senpertarra, Dominique Ezponda (Ahetzen bizi den Baxe-Nafartarra), eta Fermin Mihura Azkaindarra Lapurdiko ordezkari bakarrak izan dira 1980-1990 urteetan.

Ikastetxe ezberdinetan eta bereziki ikastoletan bertsularitza erakusten delako, bertsulari belaunaldi berri bat agertu da, jadanik ordezkari ospetsuak dituena, hala nola Amets Arzallus, Sustrai Colina, Miren Artetxe, Patxi Iriart...

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.