Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Trobalarien garaietik... oraingo txapelketaraino

Nafarroan, bertsularitzaren hatzen aurkitzeko, XIII. menderaino eta Nafarroako Erresumaz jabe zen Champagneko Gorteraino joan behar ote dugu ?

Peinture murale de la Cathédrale de Pampelune : troubadour

Santxo Azkarra hil zelarik, Thibault IV. Champagneko Kondea, haren iloba, Thibault I izena harturik 1234an Nafarroako Errege bilakatua, olerkari-trobalaria zen.

Mezena handia ; trobalariak gain-gainetik atsegin zitzaizkion. Dudarik gabe, ederti honen gorapenean parte hartu zuen. Nahiz, Nafarroako Gortearen eta "herri xehearen" arteko arroila zabala izan !...

Alabaina, mende zenbaiten punpea egin beharko da Euskal Herriaren altzoa den probintzia horren historian zehar, bertsulari batzuren izenaren atzemateko.

XIX. mendean, hiru izen agertzen dira : Pudes Zaharra, Albitxuarra eta Juan Etxamendi, "Borddel" izengoitiz ezagutuagoa.

Xavier Silveira (XDZ)

Beste lau bertsularik 1876-1935 garai horretan beren hatza utzi dute : Jokin Naparra, Paulo Yantzi, Etxarte eta Maritorena. 1935 eta 1968 artean, Zabaleta, Arozamena, Nabarte, Perurena eta beste frangok Baztango erreka kurritu dute. 

1970-80 urteetan, bertsu saioen bultzatzeko indar berezia egina izan da. Lehenik Paulo Yanci sariarekin eta gero Nafarroako Bertsulari Txapelketari esker, bertsulari gazte bai eta ere zaharrago batzuk beren talenduan konfiantxa hartu dute. Hala nola, Madariaga anaiak, Koxe-Migel eta Koxe-Fermin Argiñarena, Mikel Taberna, Lontxo Aburiza, Manolo Arozena, etab.

Eztitxu Arozena

Azken urteotan, Bittor Elizagoyen, Eztitxu Arozena, Oskar Estanga, Iñigo Ibarra, Jon Barberena dira saio gehien egiten dituztenak. Txapelduna ordea, buraso portugesak dituen Xabier Silveira dugu.

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.