Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

Otxaldetik Xalbadorrera...

Sail honetan, Baxe-Nafartar bertsulariek toki plantako bat badute. Horietarik batek "Xantxo" deitzen zuten mandozainak, Baigorriko haranean, 1835 eta 1850 artean lan egin zuen. Gaitzeko elasturia zeukan eta maiz bortizki eta larriki mintzo zen, guardak lurra baino beherago ezarriz. Hain segur, kontrabandak mandozain ofizioak baino gehiago ematen zion... eta funtzionari horiek kritikatuz, kontrabanda egile guztiak bere alde biltzen zituen... 
Bertsularis à Saint-Etienne-de-Baigorry - 1913 - Bertsulariak Baigorrin, 1913an
Bertsulari trebea omen zen Manex Apezena, ez zuen haatik gizontasun handirik. Diruaren truk bertsuak idazten zituen honen edo haren kontra eta bere tzarkeriengatik preso ere egon zen...

Bidarraiko Otxalde, ofizioz guarda, euskal biltzarre orotara gomitatua zen. Hilabetean behin, Hazparneko merkatuan, bertsuak kantatzen zituen. Xetre, sortzez herri horretako bertsulariak, honela aipatzen digu : "Gizon gaztea, ernea, ongi ikasia, denetaz maitatua...". Guarda buruzagi batek aldiz arras iritzi desberdina dauka : baizik eta Otxaldek itxura txarra duela, zorrak badituela eta abar.
Joute de bertsularis à Saint-Jean-Pied-de-Port en 1947 - Bertsu-saioa Donibane-Garazin 1947anZubiat, bertsulari fin bat zen, denek gain-gainetik estimatzen zutena. Behorlegin, postari lana egiten zuen. 1909an, martxoko egun batez, Garaziko Postetako zuzendariak deitu zuen, bere lana berehala utzirik, Garazirat etor zedin. Zergatik ote ? Edouard VII, Inglaterrako Erregeak bertsularien entzuteko nahikeria adierazi baitzuen. Eta horra, Zubiat, Baxe-Nafarroako hiri nagusian, Erregearen aitzinean bertsutan ari izan zela, azken honen goresmen beroenak erdietsiz !

Irulegiko Joanes Etcharren, Eiheralarreko Larramendy eta Larralde, Ezterenzubiko Manex Etxamendi, Arnegiko Pudent, Peio Erramuspe eta beste zenbaitek, zeingehiagoka, galarrots eta otruntzetan parte hartu dute.

"Bettiri" Ibarrart-ez ohar berezi bat eginen dugu, kantu ederrak zor dizkiogulako, hala nola "Sotoko goporra", "Mitxelengo zubia", "Itsua eta sastrea", oraino ere, eztei edo familiako bazkarietan gogotik abesten direnak. Bere bertsu saio publikoek ere gaitzeko arrakasta biltzen zuten.


Meltxor, Zubikoa-Ibarra, Félix Iriarte Birsinanto, Nafarroan sortuak, Baigorriko haranean luzaz bizi izanak dira. Iriarte, 1936an Elizondon iragan lehen Nafarroako Bertsularien Txapelketan Txapeldun gertatu zen.

Baina duda izpirik gabe erran dezakegu Fernando Aire, denek Xalbador deitzen zutena, iparraldeko bertsugintzan, Etxahun-Barkoxeren ondotik, maisu handiena izan dela. Hizkuntza garbia...eta itxuraz klasikoak diren haren bertsuek pentsaera sakon eta aberats bat erakusten dute. Odolaren mintzoa haren liburua, egiazko monumentu bat da !

Luzaz, Xalbadorren beldurra hauxe izan da : haren ondotik, Baxe-Nafarroan ez zela bertsularirik sortuko... Baina bere ustegabeko heriotza baino urte zenbait lehenago, atseginekin ikusi zituen gazteak haren sail berari lotzen eta haietarik bat Mixel bere semea.  Halaber Heletako Jean-Pierre Mendiboure, Iholdin sortua eta Armendaritzen bizi den Ernest Alkhat, Aintzilako Jean Arrosagaray, Baigorriko Jean-Louis Harrignordoki (Laka).

Geroa segurtatua da. Alabaina, 1988an sortu Bidarraiko Mizel Matéo-Sallaberry-k dohain guziak baditu laster bertsulari hoberenekin laster lehiatzeko.

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.