|
|
Bat-bateko mirakulua
Donostian gaude 1980an. Euskal Herriko Bertsularitza Txapelketako finala
da.
Gai-jartzaileak "Hamarreko handian" (18 silabako bertso lerroak eta bost
neurtitzeko bertsuak) hiru bertso egitea galdetzen dio
Xabier Amuriza-ri. Gaia : AITA
Hona zer maisulan sor daiteken bertsulariak barneko sentimenduak olerkari
dohainekin elkartzen dituelarik.
Transkripzioa euskaraz
Lehen bertsuko soinu-zatia (garai hartako grabaketa -
Xenpelar artxiboak)
Windows Media Player - 500 ko
Real Media Player - 418 ko
Aita izena kanta beharrak jarri dit bihotza bero,
Aukera eder hau izango zenik ez nuen hemen espero;
Preso nengoen Zamoran eta han gelditu ia ero,
Joan nintzen ta bertan nengola aita hil zitzaidan gero,
Nahiago nuke edozer baino hemen bizirik balego.
Aita nuen nik umoretsua, inoiz geza ta gazia,
Harek agertu zidan bidea, baitzen bertsoz ikasia;
Oi ene aita, nire egunak ere aurrera doaz ia,
Baina zugandik hartua baitut bertsotarako grazia,
Nik egingo dut arbola haundi zuk emandako hazia !
Gai hau kolpera jarriko zenik ia amentsa dirudi,
Baserri hartan izan genduen hanbat harri eta euri ;
Zu, aita, zinen hain on niretzat, ez gogorra baizik guri,
Euskal Herria nola dagoen orain Donostin ageri,
Niri jotako txalo guztiak bidaltzen dizkizut zuri !
Father
Having to sing about my father is a subject which makes me
become impassioned,
I didn’t expect to have such a wonderful occasion here;
I was a prisoner in Zamora, mad at not being able to leave,
When I learnt that my father had died,
More than anything I wish he was still alive and here today.
My father had humour, sometimes he was serious and
severe.
He taught me the art of improvisation, because he was a connoisseur!
Oh father, I now in turn see time passing by ...
And since you gave me the grace of being an improviser,
I will turn your seeds into a tall tree!
It is like a dream for me to be able to talk about this
subject,
At home , things weren’t always rosy;
You, my father, were so good to me, severe but patient too,
Like the entire Basque Country is in San-Sebastián today,
All these applauses I receive, I dedicate to you.
|
 |
EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE
ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français
Español
English
|
|
|
|
Lekukoei buruz
Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo
beren argazkian.
Xalbador
"Lehen aldia zen nik pertsulariak entzuten nituela; bainan etziren nik
amensten nituen heietarik; ez beti ere, nik nazkien kantuen egileen
hainekoak.
Harrapatua nintzan. Ez nituen dudarik gabe pertsularitzat hartu ere.
Bertzenaz etzen pasatu zena pasatuko. Tira ahala ari ziren, kasik aldiarik
ezin hartuz, bainan ahal bezala; eta nik pentsatu nuen ene baitan: horiek
bezanbat nik ere egin nezeakek!
Ixilduxe ziren batez, hor, kasik nihaurek nahi ez nuela, bota nioten bat
leihotik barnerat.
Denak eni beha jarri ziren, eta zakur batzu bezala oldartu zitzauzkitan.
Etzitzaioten nonbait ongi joan gazte mukuzu bat heien artean sartzea.
Zerbait gaizki egin izan banu bezala, ihes egin nuen mendi alde, Lorentzo
enekin neramala. Hori izan zen ene lehen pertsua. Hamasei urte nituen".
Amets Arzallus
"Gai bat ematen dizutelarik, berehala milaka ideia etortzen zaizkizu
lasterka eta nahasian, eta erabaki behar duzu nondik hartu gaia eta zer
tonotan kantatu, zer erregistrotan, eta batzutan istorio baten barnean
kokatu behar duzu.
Anitzetan, saioetatik autoz itzultzen garenean, egoten gara pentsatzen
jarri diguten gai horretan zer kantatzen ahalko genukeen.
Damua gelditzen ahal zaizu ez bazara sobera kontent gelditu egin duzun
lanarekin. Horrela segitzen duzu lantzen, gehiago sakontzen, edo heldu den
aldirako bide berriak bilatzen".
Sustrai Colina
"Teorian aurrekoaren bertsoa da zure bertsoaren abiapuntua. Aurrekoak
galdera egiten badizu, zuk erantzuna egin behar diozu. Jakina, txapelketa
batean, jende askoren aurrean, gizakia da berez horrelakoa, errexenera
jotzen du beti…
Zure arrazoia bi puntutan ezartzen baldin baduzu ontsa, eta baldin
badakizu lehen bi puntutan besteari erantzunen diozula nolabait, bertsoaren
erdia kantatzen hasi aurretik egina daukazu, oso seguru ari zara, erdi
tranpa da, baina balio du.
Benetan meritua dauka ezer pentsatu gabe egon besteak bertsoa bukatu arte
eta hor hastea bertsoa egiten hamar segundu horietan"
Miren Artetxe
"Gogorra da hori esatea : beti esaten dugu behar dela irekia izan,
ez dela aurreiritzirik izan behar eta gero, gu gira lehenak baditugunak.
Zentzu onean, nik uste dut aski dela ikusten duzularik zure baitarik
atera den zerbaitek hunkitu duela publikoa edo irri egin dutela, edo
ofizioka ari zirela norbaitekin, eta bere diskurtsoa guztiz goitik behera
desegin duzula, lurrean utziz. Hor pentsatzen duzu : « uauu !
zerbait egin dut ! » Pauso txikiak dira.
Ikustea nire aitatxi negarrez bertso-saio baten ondoan pozik delako, edo
nire lagun bat, bereziki bertsolaritza maite ez duena, irri egiten ari dela
bertsoekin, nik uste dut hori dela gehiena preziatzen dudana. Ni pozik
baldin naiz egin dudanarekin eta ikusten badut besteak ere pozik direla, ez
dut gehiago galdegiten"
Patxi Iriart
"Gaia dudalarik arrazoi bat pentsatzen dut, nire bertsoaren bukaeran eman
nahi dudana, jendea bukaeraz oroitzen baita.
Gero azpitik hasi eta bertsoa gainera igo behar da, hau da, azken puntua
prestatu, arrazoiarena, eta azken puntuaren azalpena eman aitzineko
puntuetan. Doinuarena ez da arazo bat, bertsolarien artean hautatzen baitugu
eta badakizkigun doinuak erabiltzen baititugu. Batzutan doinu berriak
sortzen dira eta guk ikasten ditugu.
Nik badut zailtasun gehiago belarri txarra dudalako, baina noizbait
ikasten ditut. Zailena da arrazoiaren atxematea. Baina badugu praktika bat,
aski handia, eta beti zerbait atxematen dugu.
Bertso-eskolan, gure irakasleak ematen dizkigu teknika batzu : bertsotan
hobetzeko, ahotsa hobetzeko nik aski kakola dudalako…
Orai, klasearen hastapenean, hamar minutuz, bertso zaharrak lantzen
ditugu. Irakurri eta kantatzen ditugu. Horrela ikasten dugu".
|
 |
|
|