Bertsularitza Euskal Herrian

BERTSULARITZA EUSKAL HERRIAN

Historia eta bilakaera

Bertsu saioak eta txapelketak
Iparraldeko bertsulariak
Bertsularia izan

Partaideak :

Aquitaine BNSA
EJGV

1. Doinuaren hautaketa

Bertsulariak beti doinu ezagun batean kantatzen du, eta bere obra abesten duen artean sortzen du.

Doinuak gaiari egokitua izan behar du (tristea, alaia, etab.) Baina bereziki erritmoak inposatu egiturarekin bat egin behar du.


Adibidean, inposatu erritmoa “Zortziko handia” da. Horrek erran nahi du bertsu lerroak 18 silaba dituela, bi etenekin : lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena hamargarrenaren ondotik.

Manex  gaztea lerden ederra  eskuan  mizpir  makila


Ma-nex  gaz-te-a  /  ler-den  e-de-rra  /  es-ku-an  miz-pir  ma-ki-la
 1     2     3   4  5 /   6    7    8  9  10 /    1  2    3    4    5    6  7   8
       
Baina bertsua egitean, bertsulariak silabak ez ditu kontatzen : badaki hautatu duen doinuak inposatu bertsu lerroaren erritmoa naturalki segitzen duela.  Horregatik, doinuaren hautaketa biziki garrantzitsua da.


Normalean, doinuaren nota bakoitzari silaba bat dagokio. Baina batzuetan, arau hori ez da errespetatzen, musikaren ala bertsuaren edertasunarentzat, edo  ezinbestekoa delako.

Doinu bakoitzak bere funkzioa du. Melodiak aldatu dira garaien arabera. Horrela, doinu berriak sortzen dira etengabe.

Azkenean, hitzak eta doinuak elkartuz, bat-bateko bertsu bat sortzen da maisulana izan daitekeena batzutan!

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA - INSTITUT CULTUREL BASQUE

ICB - B.P. 6 - 64480 UZTARITZE - USTARITZ - TÉL. 00 33 5 59 93 25 25 - COPYRIGHT © 2003 EKE - Tous droits réservés- Legezko informazioak
Français Español English
BILATU
WEB MAPA •  NOR GARA

 


Lekukoei buruz

Ondoko bertsularien lekukotasunen irakurtzeko egin klik beren izenean edo beren argazkian.